XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

sare DDT usainekoa. Deskribapena

Kortinarioen azken talde handia Hydrocybe Telamonia da, talde hau oso handia da eta zaila bereizten, beren karpoforoak ez dira, ez liskatsu, ez felpatu, ez ezkatadunak, beren txapelak azal leunekoak dira eta bere ezaugarri nabarmengarriena, atalari izena ematen diona, higrofanoak izatea da, hau da, eguraldi hezetan mamiak ur asko hartzen du eta beraz bere kolorapena iluntzen da, lehortzean, ordez, kolorea argitzen da.

Deskribatzen dugun kortinarioa, atal hontako onddo asko artean, bere makroskopiko ezaugarriez errezena bereizteko da.

Txapela txikia du, 2,5-5 zm.zko diametrokoa, koniko, ezkila-forma edo ganbil, erdian diti nabarmengarria erakutsiz, beherantz ertzak tipikoki biratuak, hezetan, marroi-gorrixka kolorekoa eta lehortzean lasto-hori edo okre-hori kolorekoa, maiz ur-galtze eraginak erradial xingol ilunagoez horniturik edo erdia marroi-gorrixka kolorez, denbora gehiago kostatzen baitzaio ur galtzea.

Azala leun eta lehorra, bainan hezea eta disdira.

Hanka fino, .zkoa, salbuespenez lodiagoak, zilindriko eta zinbelak, goiko herenean eraztun mintzaire batez horniturik.

Hasieran hanka osoa zuri kolorekoa da, baina berehala arro eta marroi-arrosa kolorez jartzen da, txapela bezala.

Txapelaren pean orri txit lodi eta bakanak agertzen dira, sabeldu eta sendoki muxarratuak, hankatik ia askeak, txapela hezea bezain marroi burdintsu kolorekoak eta azkenean esporen eraginaz okre kolorez zikindurik.

Mami fino, ia mintzaire eta txit hauskorra, okre argi edo burdintsu argi kolorekoa, zapore berezirik gabe bainan lur edo intsektilkari usain gogorrekoa.

Espora-jalkin burdintsu kolorekoa.

Mikroskopioa 7-8, .zko basidio tetrasporikoak ditu.

Espora elipse edo borobil-formakoak, orma garatxoduna eta mikroskopiotik hori-okre kolorekoak, zkoak.

Ekologia Hostogalkorrezko lurtzoru humifikatuetan arrunta; pagadi, harizti, gaztaindi, eta abar....

Bakarka edo talde txikietan fruktifikatzen du, irailaren hasieran eta azaroaren amaiera bitartean.

Espezie kideak C. uraceus onddoak morfologia antzekoa du, txapela txikia, koniko-formakoa eta hanka bezala, marroi-gorrixka kolorekoa, bainan espezie hontako lur usain eta eraztunarik gabe azaltzen da.

C. brunneus onddoak itxura handiagoa du, txapela nabarmenki zorroztua eta orriak txit bakan eta zainduak, lur usain gabe.

C. torvus morfologia berberekoa, bere neurri eta tinkotasuna handiagoa da, hankari ere eraztun mintzaire azaltzen zaio eta C. hinnuleus onddoaren lur usain berberekoa.

Oharrak Bere neurri, urritasun eta gastronomiko kalitate aldetik, gastronomiko baliorik gabe.